XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Higikortasun horren froga aipatu dugun azken problema dugu: modal bezala erabiltzen direneko euskalkietan ere, aditz modalen era perfektua aditz semimodalen forma bera da.

2.4. Zein izanen litzateke orduan nire ustez Euskaltzaindiak literatur norma bezala jo behar lukeena?.

Hona hemen nire proposamendua: Aditz modalak:
a) ahal izan eta ezin izan
b) subjektuaren kasua aditz nagusiak inposatzen du (joan: ni, erosi: nik)
c) era perfektuak izan aditzarekin egiten dira: joan ahal izan naiz, ezin izan naiz joan
(hizkuntza poetikoaren salbuespenak: Zuberoako nahi modal bezala erabilita eta Bizkaiko behar, hau ere modal bezala erabilita).

Aditz semimodalak:
a) behar izan eta nahi/gura izan (nahiago/gurago izan)
b) subjektuaren kasu morfologikoa ergatiboa da beti (goian aipatu salbuespenetan izan ezik)
.